viernes, 17 de febrero de 2012

Eta gaur, atzo bezala, zutaz oroitzen naiz...



Kaixo laztana, hemen nabil egunero bezala zure argazkia ikusten, zure irribarre goxo hori gogorarazten, zure arnasa sentitzen …
Teilatu baten gainean eseri naiz, gau ilun onetan distira dabilen ilargi bete hau begiratzen. Batera bizi izan ditugun momentu, ahaztezinak diren istorio eta mobidak burura ekartzen. Izan ginenean pentsatzen, izan ahalko ginenaz amesten, zure bizitzan garrantzitsua izan naizen pentsatzen. Itsasoa, zeruarekin elkartzen denean ageri diren odei urdin horiek egun batean izan ginenaz hitz egiten didate eta bero honek, udako gau amaigabe horietan pentsarazten nau, lorik egin gabe pasatu nituen gau guzti horiek birgogorazten.
Zeru izartsua da gaurkoa, izarrez beteta dagen gaua, eta haien distirak, egun batean oparitu zenidan irribarre errugabe horren berdina da. Zure aurpegia gogorarazten dudan bakoitzean, zure aurpegi perfektu hori, baita zure begirada sakon hori ezin ditzaket ahaztu, baina egia esateko, ez dut ditut ahaztu nahi, ez zaitut zu ahaztu nahi.
Garrantzitsua zara, garrantzitsuena, eta horregatik hemen jarraitzen dut, teilatuaren gainean, segundo bakar batean, zutaz pentsatzen gelditu gabe, ezin dut hau kontrolatu, ezin dezaket gelditu, baian lehen esan bezala ez dut gelditu nahi. Noizbait sentimendu hau gelditzea lortzen badut, betirako joan zarela esan nahi izango duelako, badakit hor zaudela nonbaiten, eta amaigabeko pentsamendu hauek gelditzekotan nire ondotik joango zinatekeelaz kontzientea naiz, eta nik ez dut hori nahi, nire ondoan nahi zaitut betirako, zauden lekuan zaudela, zuk ere, nitaz pentsatzen duzula sentitzen dudalako.

 

Eskerrak ematea besterik ez daukat, uda horretan izan ginenagatik, gau amaigabe eta ikaragarri horiengatik, oparitutako maitasunez betetako begirada sakon horregatik, zure irribarreagatik, garrantsitzuena izan zinelako, ikaragarriena.
Sentitzen dut, sentitzen dut, arratsalde horretan telefonoa ez hartzeagatik, behar izan ninduzunean zurekin ez egoteagatik. Egunero zure aldentze horretaz damutzen naiz, horregatik maite zaitudala esan beharra daukat. Eskutuan irtendako irribarre horretatik, tristuraz betetako begirada horretararte. Faltan botatzen zaitut.
Gau izartsu onetan, behin laztanez oparitu zenidan ilargi horretan eserita egotea espero dut, eta nik zu begiratzen zaitudan tonto aurpegi horrekin bagiratzea.
Ezin dut, zutaz pentsatzen gelditu… 

No hay comentarios:

Publicar un comentario